TOKIA: Euskara/ Hondartza
Turismo Zarautzwww.turismozarautz.com

HONDARTZA

Hondartza

Zarauzko hondartza, 2.500 metroko luzerarekin, Gipuzkoako handiena eta diziplina anitzetako eremua da, era askotako jendea eta irudiak izaten dituena. Familiak, surflariak eta izadizaleak aldi berean elkartzen dira hareatza horretan, hiru gunetan banaturik: mendebaldeko muturrean, familiak eta bainu-hartzaileak; erdialdean, surflariak; eta ekialdeko muturrean, dunak, flora eta fauna mota ugariren bizilekua.

Itsas pasealekua ezin hobeki egokitzen zaio hareatza horri eta bertan hainbat artistaren eskulturak eta haurrentzako jolastokia nabarmentzen dira. Pasealekua, Zarauzko herri osoa zeharkatu eta auzoko herriraino, Getariaraino, hedatzen da, itsasoari bizkarrik ematen ez dion ibiltoki zoragarri batean.

Joaquín Sorolla margolariak Bajo el toldo izeneko koadroan islatu zuen Zarauzko hondartza eta hantxe margoturik ageri dira pintorearen ...
Zarauzko hondartzan lehen aldiz igo izan dira olatuen gainera orain surflari ospetsuak diren kirolariak, hala nola Hodei Collazo, ...
Golf-zelaia inguratuz, Zarauzko hondartzaren ekialdeko muturrak askoz itxura basatiagoa du. Hondartza, harkaitzak eta itsaslabarrak ...

Inprimatu  Inprimatu Bidali posta elektroniko bidez  Bidali posta elektroniko bidez

  • Visit Gipuzkoa
  • Euskadi Basque Country
  • Destinos Euskadi