Turismo Zarautzwww.turismozarautz.com
Gure gomendioa

URTETA

Urteta

Abiapuntua: Azken Portu auzoa.

Abiatu hasiera batean Urtetara nahiz Urdanetara doan errepidetik. Autopistaren azpitik igaro eta berehala, hartu ezkerraldera. Eskuinaldean, La Salle ikastetxera eta Urdanetara doazen errepideak gelditzen dira.

Benta auzora heltzean, ez hartu eskuinaldera; jarraitu zuzen.

Errota Berri baserriaren ondoan dagoen bidegurutzean, jarraitu zuzen gorantz Olatxo Berritik Urtetaraino.

 

Urtetako bidegurutzearen eskuinaldean dago, goi samarrean, San Sebastian eliza interesgarria. Hartu ezkerrerantz, Gurmendi baserri aldera. Hura igaro ondoren, jarraitu Isasti baserrira doan bide asfaltatutik.

Eskuinaldean, asfaltatu gabeko bide bat dago eta handik metro gutxira hiru bidetako bidegurutzea: jarraitu erdiko bideari, zeharkatu langa bat eta atera Etxeberri baserri ondoko errepidera.

Utzi bidegurutzera doan errepidea eta jarraitu zuzen, Kortaburu baserriaren eta ur-depositu baten ondotik igarotzen den zementuzko pistatik gora.

Utzi lehengo pista eta hartu eskuinaldera jaisten den beste bat. Oiarte baserriaren ondotik igarota, Udal Zabortegira heldu eta han bat egiten dute ibilbide honek eta Pagoetakoak.

Errepidetik Benta auzoraino jaitsi eta itzuli abiapuntura.

Erantsitako fitxategiak:

Inprimatu  Inprimatu Bidali posta elektroniko bidez  Bidali posta elektroniko bidez

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

  • Euskadi Basque Country
  • Destinos Euskadi