Turismo Zarautzwww.turismozarautz.com
Gure gomendioa

UDAKO EGITARAUA

SOINEKORIK EDERRENEKIN

 

Programa de verano Urte osoan zehar, ederra da Zarautz.

Bertakoen eguneroko lanak, ekarpenek, aisialdirako aukerek eta bateko eta besteko ekitaldiek habia gozoa bihurtu dute herria. Habia ez ezik, ordea, bisitarientzat ateak zabalik dituen postal ederra ere bada itsasoak eta mendiak besarkatzen duten eremu hau.

Ohi bezala, gainera, udan soinekorik ederrenekin egiten diegu harrera bisitariei, eta horretan segitzea da Zarauzko Udalaren asmoa, urtaro honetan ere, gainerakoetan bezala, herritarren beharrei behar bezala erantzun ondoren, noski.

Arlo askotariko ekitaldiekin urte osoan zehar erakusten duen distira areagotu egiten zaio herriari  udan, eguraldiaren eta paisaiaren edertasunak lagunduta. Udan, kirolak, festak, atsedenak, itsasoak, arteak, gastronomiak, kulturak, ilunabarrek, herriko merkataritzak, hondartzak, ondoan sentitzen ditugunek eta abar luze batek bakarra bihurtzen dute Zarauzko egun eta gau bakoitza.

Bakoitzak nahi duen erara gozatzeko aukera du, gainera. Horretan lagundu nahi du aurten ere Zarauzko Udalak, gustu eta kolore askotako ekitaldiekin osatu nahi izan duen egitarau honetan. Lerro hauetatik, ahalegin horretan aritu direnen lana eskertu nahi dut, udal langileengandik hasi eta elkarte, batzorde eta gainerakoetan aritzen diren guztienganaino.

Hilabeterik eguzkitsuenak, aurten ere, izan daitezela zarauztarren betiko adeitasunaren eta alaitasunaren erakusleiho, guztientzat.

Juan Luis Illarramendi
Zarauzko alkatea

Informazio gehiago: Udako egitaraua


Inprimatu  Inprimatu Bidali posta elektroniko bidez  Bidali posta elektroniko bidez

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

  • Euskadi Basque Country
  • Destinos Euskadi