Turismo Zarautzwww.turismozarautz.com
Gure gomendioa

UDABERRI FEST

Udaberri honetan, Zarauzko kultura-agenda pil-pilean egongo da. Apirilaren amaieratik ekainaren erdialdera arte, musika arloko izen handiko artistak arituko dira herrian Udaberri Fest izeneko kontzertu-zikloaren barruan. Aurtengoa lehenengo ekitaldia izango duen jaialdiaren programan, hainbat motatako estiloak eta sona handiko taldeak elkartu dira; hala nola, Fangoria, Berri Txarrak, Nena Daconte edota Delorean.

UdaberriFest

Udaberri Fest 2011 Zarauzko Ostalari Elkartearen, Zurekin-en,  ekimena da, Zarauzko kultura dinamizatu nahirik sortu dena.

Maiatza

 

Apirilaren azken egunetan hasi zen jaialdia, Jon Martin, Gaztelumendi, Mantis eta Jokin Labaien bertsolarien eta Zarauzko Delorean taldearen emanaldiarekin. Maiatzean hiru emanaldi heldu ziren: euskal musikaren historian ezinbestekoak diren Txomin Artola eta Anje Duhalde abeslariena; Berri Txarrak, Esne Beltza, Gatibu, Skasti, Mantisa eta Intro taldeena; eta Hostoak izenarekin, Oreka Tx txalapartariek, Kukai dantza-taldeak eta Amaren Alabak abesbatzak elkarrekin eskaini zuten ikuskizuna.

Ekaina

 

Gose eta Zea Mays taldeek irekiko dute ekaineko programazioa eta horren ondoren jaialdiko emanaldi nagusietako bat etorriko da: Sorkun eta Fangoria taldeen kontzertua; talde horietako buru diren bi emakumeek beren eskolak sortu dituzte, bakoitzak bere estiloan. Ekainaren 14an, berriz, Udaberri Festeko azken bi kontzertuak izango dira: surf estiloko The Uski´s musika-taldearena eta bakarrik datorren Nena Daconte ezagunarena.

Ikusi programa osoa: udaberrifest.com

 


Inprimatu  Inprimatu Bidali posta elektroniko bidez  Bidali posta elektroniko bidez

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

  • Euskadi Basque Country
  • Destinos Euskadi