Turismo Zarautzwww.turismozarautz.com
Gure gomendioa

"GETARIAKO TXAKOLINA" - BISITA GIDATUAK

 

"Getariako Txakolina" - Bisita gidatuak
 

Txakolina ardo zuri fresko eta arina da, apar apur bat duena eta pixka bat garratza. Bere jatorria duela mende askotakoa da, eta Zarauzko txakolina, Getariako Txakolina Jatorri Izendapenean sartuta, kalitate goreneko txakolintzat jotzen da.

Inguru honetan, mahastien 100 hektarea inguru biltzen dira, eta bertan hazten da Hondarribi Zuri deitutako mahats zuria eta Hondarri Beltza deitutako beltza. Txakolina prestatzeko bi aldaera horiek nahasten dira, eta horregatik, Txakolina beti zuria izaten da, nahiz eta gaur egun aldaera beltz bat sortzeko esperimentatzen ari diren. Emaitza nortasun handiko ardo mota da, urtean edan behar dena, hotza eta egoki-egokia da edozein plateren osagarri, batez ere turistak Zarauzko tabernetan dastatu ahal izango dituen "pintxo" ospetsuekin.
 

BISITA GIDATUAK


TALAI BERRI TXAKOLINDEGIA  

Talaimendi auzoa, 728
(kanpinaren ondoan)
20800 Zarautz (Gipuzkoa)
Tel.: 943 132750
info@talaiberri.com
www.talaiberri.com

 Bisita gidatuak, txakolin eta bertako produktuen dastaketa: (12€)
* Ostiral eta larunbatetan 11:00etan (gainontzeko egunetan, 15 pertsonako taldeak kontsulta egin)
Mahats bilketa garaia dela eta ez da bisitarik izango irailaren erditik urriaren 2. hamabostaldia bitartean.
* Aldez aurretik deitzea beharrekoa da.
* Hizkuntzak: Euskara, gaztelera eta ingelesa.

 

 

REZABAL TXAKOLINDEGIA

Asti auzoa 628
20800 Zarautz (Gipuzkoa)
Tel.: 943 580899
info@txakolirezabal.com
www.txakolirezabal.com

Bisita gidatuak, txakolin eta bertako produktuen dastaketa:
* Larunbatetan 12:00etan (gainontzeko egunetan kontsulta egin)
Mahats biltketa garaia dela eta ez da bisitarik izango irailaren 1etik urriaren 15a bitartean
* Gutxieneko taldea: 10 pertsona
* Aldez aurretik deitzea beharrezkoa da.
* Hizkuntzak: Euskara, gaztelera eta frantsesa