Turismo Zarautzwww.turismozarautz.com
Gure gomendioa

TURISMO BULEGOAREN KALITATE POLITIKA

Kalitatea Q-aZarauzko Informazio eta Harrera Zerbitzuak bere erabiltzaileei eskaintzen dizkien harrera eta informazio turistikoko zerbitzuen kalitatea etengabe hobetzeko bidean aurrerapauso handi bat ematea erabaki du. Honen helburua erabiltzaileen aurreikuspen eta beharrak betetzea da.

Erabaki horrekin bat etorriz, Zarauzko Informazio eta Harrera Zerbitzuak - Udaleko turismo-informazio zerbitzua kudeatu eta garatzeko ardura duen erakundeak- Turismo Bulegoaren udeaketa optimizatzeko konpromisoa hartu du, Turismo Bulegoetako Q araudia (kalitatea kudeatzeko sistema) aplikatuz.

Konpromiso honela gauzatuko:

  • * Bulegoaren barne funtzionamendua eta eskainitako zerbitzuaren kalitatea optimizatzeko lan-dinamika abiatuko da. Horretarako beharrezko diren giza baliabideak eta bitarteko teknikoak jarriko dira.
  • * Bulegoaren kudeaketari aldizkako kalitate-kontrolak egingo zaizkio Q kalitate-marka duen ziurtagiria lortu eta mantentzeko.
  • * Zerbitzua balioztatzeko galdera-sorta bat jarriko da erabiltzaileen esku, lortutako gogobetetze maila neurtu eta beraien iritzi, iruzkin eta iradokizunak jasotzeko, horien bidez gure eskaintzaren kalitatea hobea izan dadin.
  • * Etengabe hobetzeko ahalegin honetan langile guztien parte-hartzea sustatuko da.
  • * Turismo-informazioko sektorearen beharretara etengabe egokitzeko tresneria eta laguntza sistemak berritu eta zabalduko dira.
Erantsitako fitxategiak:

Inprimatu  Inprimatu Bidali posta elektroniko bidez  Bidali posta elektroniko bidez

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

  • Euskadi Basque Country
  • Destinos Euskadi