Turismo Zarautzwww.turismozarautz.com

SURFLARI HANDIEN SORLEKUA

Surflari handien sorlekua

Surflari handien sorlekua

Zarauzko hondartzan lehen aldiz igo izan dira olatuen gainera orain surflari ospetsuak diren kirolariak, hala nola Hodei Collazo, Axi Muniain, Aritz Aranburu edo Ibon Amatriain. Izan ere, itsasora irekitako hondartza izatean, bertako olatuak kirol horretan hasteko leku ezin hobea baita Zarautz.

Surflariek 3 metro arteko olatuez gozatu ahal izaten dute eta urte osoan gorabehera handirik gabeko tenperaturak izateari esker urteko egun guztietan aritu ahal izaten da surfean. Kirol horretan hasi nahi dutenek jakin bezate herrian hainbat surf- eta bodyboard-eskola daudela eta material espezializatua duten denda ugari ere bai.

 

Surfing Euskadi produktu klubaren kide diren surf eskolak:       

 

Beste surf eskolak:

 
 

"SURFING ZARAUTZ" - ESPERIENTZIA

“Adituek diote surf ikastaro bat askoz ere dibertigarriagoa dela familian egiten bada”


Zarauzko hondartza euskal kostaldeko hondartzarik ezagunenetakoa da. Ia 3 kilometroko luzera duenez, beharbada horregatik izango da euskal surfaren sehaska. Gipuzkoako kostaldeko beste herrietan ez bezala, Zarautzen surfa guztiz errotuta dagoen kirola da. Bertan jaio dira nazioarte mailan dabiltzan surflari asko, maila goreneko txapelketak ere antolatzen dira, eta, gainera, kirol hori praktikatzeko azpiegitura onenak ditu herriak.

Horregatik prestatu dizugu kirol eta abenturaz betetako asteburu izugarri hau, zure familiarekin gozatu eta Zarauzko herriaz maitemin zaitezen.

Asteburua hasteko, 3 orduko gure hastapen-ikastaroa (1h 30min-ko saio bana larunbatean eta igandean) jasoko duzue familiako heldu eta gazteek. Hor hartuko dituzue olatuekin gozatzeko lehen lezioak.

Informazio orokorra:

  • Egunak: asteburuetan, Aste Santuan eta zubietan. Urte guztian uztaila eta abuztua izan ezik.
  • Familiak: gutxienez 3 eta gehienez 5 pertsona (gutxienez heldu 1 eta gehienez 2)
  • Prezioa: 150€ (BEZ-a barne) 3 pertsoneko familiako. Hortik gorako pertsona bakoitzeko 50€.
  • Prezioan hauek sartzen dira: ohola, arropa, asegurua, irakaslea eta instalazioak.

Ikastaroaren edukia: ikastaroaren helburua familan ondo pasatzea da eta, inolako arriskurik gabe, surfean ikastea. Eta horretan ari zaren bitartean, gehiago ikasiko duzu gai hauetaz:

  • Surf oholak
  • Itsasoaren portaera (olatuak eta korronteak)
  • Nola jarri zutik  - eta estiloarekin - surfeko oholaren gainean…
  • Olatuak zure kabuz hartu
  • Olatuak partekatuz, beste surflariak errespetatu
  • Olatuak ulertu
       
  • Eta garrantzitsuena: familiarekin kirola egin!

Argibide gehiago jaso edo erreserbak egiteko:

 

 


Inprimatu  Inprimatu Bidali posta elektroniko bidez  Bidali posta elektroniko bidez

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

  • Euskadi Basque Country
  • Destinos Euskadi