Turismo Zarautzwww.turismozarautz.com
Gure gomendioa

SAN PELAYO

San Pelayo

Zarautzen, San Pelaio zaindariaren jaiek adierazten dute udaren hasiera, eta ez San Joan egunak beste herri askotan bezala. Jaiak ekainaren 25etik 27ra ospatzen dira, baina jai nagusia zaindariaren egunean, ekainaren 26an, izaten da, Iñurritzako belardian zarauztar ugari elkartzen dituen ohiko erromeriarekin.

Hastapenak

 

Tradizioaren arabera, zenbait mende atzera egin behar da jaien jatorriaren bila, egun batean ekaitz bortitz batek ezustean harrapatu baitzituen Zarauzko marinel batzuk, itsas zabalean arrantzan ari zirela. San Pelaiori otoitz egiten hasi eta, mirariz, santuaren irudia agertu omen zen txaluparen gainean eta hondartzara heldu arte gidatu omen zituen.

Orain musika, kirolak eta lagun-talde brusadunak izaten dira ekainaren 25ean txupinazoarekin hasten diren jaien ardatza. Haurren alardeak, helduen danborradak eta egun handiari ongi etorria emateko gauerdian abesten den San Pelaioren himnoak osatzen dute eguna.

Ekainaren 26an izaten da egun nagusia eta herriko bizilagunak San Pelaio ermitaren inguruan egiten den erromeriara joaten dira. Biharamunean, neska-mutil ezkongaiak baserriz baserri ibiltzen dira txistulariak eta soinujoleak lagun dituztela, hurrengo eguneko bazkarirako dirua bilduz. Ohitura horri 'Oilasko Bilketa' esan ohi zaio.


Inprimatu  Inprimatu Bidali posta elektroniko bidez  Bidali posta elektroniko bidez

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

  • Euskadi Basque Country
  • Destinos Euskadi