Turismo Zarautzwww.turismozarautz.com
Gure gomendioa

MOLLARRI

Mollarri 

Mineralak garraiatzeko Mollarriko kai zaharra berriki berreraiki izanak aukera bikaina ematen du Zarauzko industriaren iraganean ibilaldi interesgarria egin eta itsas zabaleko eta Getariako ikuspegi harrigarriez gozatzeko.

Izan ere, gaur egun surfarekin edo txakolinarekin lotzen dugun herriak oso gutxik ezagutzen duten iragan industriala izan baitzuen. 1906an Mollarriko kaia eraiki zen eta hara joaten zen Asteasuko meategietan ateratako mineral guztia. Burdina 11 kilometroko ibilbidea eginez garraiatzen zen haraino, 112 zutoinetan zintzilikaturik airetiko kableetan ibiltzen ziren bagonetatan. Kaia 1923an itxi zen, besteak beste, ontziak atrakatzeko oso egoera kaxkarrean zegoelako.

Orain herriak ondare hori berreskuratu eta jendearentzat ireki du. Ikuspegi zoragarriak eta, Iñurritzako bokaletik (hondartzaren ekialdeko muturrean) nahiz Talaimendiko kanpinetik joanez, kairaino ibilaldi atseginak egiteko aukera eskaintzeaz gain, Zarauzko historiaren altxor honek badu ingurune hori ezagutzeko zentro bat ere, jarduera eta erakusketa interesgarriekin. (Ezagutza zentroa momentuz itxita)


Inprimatu  Inprimatu Bidali posta elektroniko bidez  Bidali posta elektroniko bidez

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

  • Euskadi Basque Country
  • Destinos Euskadi