Turismo Zarautzwww.turismozarautz.com
Gure gomendioa

LAGUN ARTEAN

Animatuko al zinateke gurekin pintxoak jatera? Hiru tabernatan pintxoak dastatuko ditugu eta elkarte gastronomiko bat bisitatuko dugu.

Kalean zehar goazela herriko kontuak, ohiturak eta bitxikeriak azalduko zaizkie partaideei. Bisitaria herritartzea izango da helburua, kuadrilla gisa herrian zehar mugitzea. Zarautz modu berezian eta kuadrilla giroan ezagutzeko aukera paregabea.

- Plaza mugatuak

Prezioa: 15,00€ 

Irteera: 19:00etan

- Izen ematea: Zarauzko Turismo Bulegoa. Tel. 943 830990   turismoa@zarautz.eus