Turismo Zarautzwww.turismozarautz.com

.KOSTALDEAREN IRUDI PANORAMIKOA

Klikatu eta arrastratu Kostaldearen panoramarekin jokatzeko

Kostaldea: irudi panoramikoa

Urteak dira naturaren arkitektoak itsasoaren eta mendiaren lerroak izan behar zuen forma diseinatzeko elkartu zirela. Elkartze horrek natur elementuek beren nortasuna ez galtzea zuen baldintza nagusi. Hartara, talde-lanean, ideiak bilduz, ahaleginak bateratuz, lurralde berde eta urdina sortu zuten itsasoa eta mendiarekin, kresala eta goroldioarekin, arroka eta bitsarekin, ibai eta ibarrekin. Aldakorra, bizi-bizia, harea fineko hondartza dinamikoekin eta marea harrigarriekin, beti ere ezberdina formetan, koloreetan, zaporeetan, soinuetan. Mendiak ez dira oso altuak, aran txikiak daude eta baso sakonak. Lurra eta ura, kareharrien urdin grisaxka, tuparrien tonu gorriak eta hareharrien gorri-horiak, haritzen berde freskoak, larreen berde distiratsuak, oteen horia, karrakilen nahiz itsaso eta zeruaren urdin biziak. Gure herriak hor daude, KOSTALDEAN, ibaiaren ondoan, mendiaren magalean, itsasoak besarkatuta.


Inprimatu  Inprimatu Bidali posta elektroniko bidez  Bidali posta elektroniko bidez

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

  • Euskadi Basque Country
  • Destinos Euskadi