Turismo Zarautzwww.turismozarautz.com
Gure gomendioa

KOSTA GASTRONOMIKA BISITA GIDATUEN ESKAINTZA ZABALA

KOSTA GASTRONOMIKA

Urola Kosta inguru paregabea duzu, naturak eta gizakiak historiaren bide luzean ondua. Ohitura zahar zein berrien sarean daude ehunduta Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio eta Aia. Zer esanik ez gastronomian.


 

Zarautzen, hiru esperientzia dituzu eskura, gure Kosta Gastronomikaz gozatzeko.
 

1. "Lagun artean", ibilbide gastronomikoa

Animatuko al zinateke gurekin pintxoak jatera? Hiru tabernatan pintxoak dastatuko ditugu eta elkarte gastronomiko bat bisitatuko dugu.

Kalean zehar goazela herriko kontuak, ohiturak eta bitxikeriak azalduko zaizkie partaideei. Bisitaria herritartzea izango da helburua, kuadrilla gisa herrian zehar mugitzea. Zarautz modu berezian eta kuadrilla giroan ezagutzeko aukera paregabea. 

Prezioa: 15€. Plaza mugatuak
 

  

 Datak:
- Uztailak 7 (20:00 - 21:30)
- Uztailak 21 (20:00 - 21:30)
- Abuztuak 4 (20:00 - 21:30)
- Abuztuak 17 (20:00 - 21:30)
- Irailak 29 (19:00 - 20:30)
- Urriak 13 (19:00 - 20:30)
- Abenduak 8 (19:00 - 20:30)

- Izen ematea: Zarauzko Turismo Bulegoa. Tel. 943 830990   turismoa@zarautz.eus

 

2. Txakolinaren Txinparta Familian

Talai Berri txakolindegiak Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura du eta bere ateak zabaltzen ditu mahastiak eta eguneroko lana erakusteko. Familia giroan egiteko bisita aproposa dugu hau.

Bisitan upategiaren historia eta txakolinaren elaborazio prozesua ezagutuko dira. Etxeko txikiek bisitaren jarraipena “Tumatxa” komikiaren laguntzarekin egingo dute. Amaieran bertako produktuen eta txakolinarren dastaketa egongo da.

Lekua: Talai Berri txakolindegia
Datak: ostegunetan 11:00etan
Prezioa: 15€
Haurrak: 9 urtetik beherakoak doan. 9 eta 18 urte bitartean 6€.


3. Txotx Esperientzia

Arizia Sagardotegira bisita gidatua. Sagarditik paseo bat emanaz sagarrondotan egiten den lana ezagutuko dugu; landatutako sagar motak eta uzta noiz jaso behar den erabakitzeko erramintak. Ondoren sagarraren bilakaera ezagutuko dugu sagardo bihurtu bitartean. Bisitaren amaieran dastaketa txiki bat egingo dugu, sagardoa kupeletik eta bertako produktuak.