Turismo Zarautzwww.turismozarautz.com

KANALA

Kanala

Kanala

"Kanala" hitzak beharbada gauza handiaren sentsazioa ematen du, baina ez da horrela. Zarautzen "kanala" deitzen badiogu ere, nahiko txikia da. "Kanala" deitzearena XX. mendearen hasieran egin ziren bokalea kanalizatzeko murruengatik izango da seguruenez.

Inguru horretan marea indarrez sartzen da eta ur gazia eta geza nahasten da. Bertaraino materialak, hondarra, harriak eta bestelako gauza asko arrastatzen dira, eta horrelako ur arreak, horrelako eguneroko desordenak –bi aldiz gazi, bi aldiz geza, eta gero lehor baita–, landareen bizitza zailagotu egiten du; ez ordea animali bizitza, era askotakoak eta ugari baitaude. Kaioak bezalako espezie oportunistak talde handitan biltzen dira, mokoarekin haizeari aurre eginez lumak orrazteko. Kuliskak itsas ertzean alde batetik bestera ibiltzen dira intsektu txikiak mokokatzen. Korrokoi tripazaleek ur uher hauek kolonizatzen dituzte ia denetik janez. Maskorren aztarnek adierazten digute beste izaki batzuk ere badaudela. Txirriak, zomorroak, barraskiloak, itsas arkakusoak eta abar kanaleko izaki tipikoak dira, eta batzuek beren aztarna uzten dute bertako zoru bigunetan.


Inprimatu  Inprimatu Bidali posta elektroniko bidez  Bidali posta elektroniko bidez

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

  • Euskadi Basque Country
  • Destinos Euskadi