Turismo Zarautzwww.turismozarautz.com
Gure gomendioa

ZARAUZKO ALTXOR NATURALAK

Uztaileko ostiraletan bisita gidatuak izango dira Zarauzko altxor naturalak ezagutzeko:

Iñurritzako dunaren altxor naturalak:  Irteera hauetan Inurritzako Biotopoaren egitura eta ezaugarriak azalduko dira, hala nola, duna eta paduraren ezaugarriak ere. Biotopoa zeharkatzen duen pasarelan zehar ikus daitezkeen landare mehatxatu zein egituratzaileak ere ezagutu ahal izango dira. Ibilaldian zehar aurki daitezkeen beste natur ezaugarriak ere aipatuko dira.  


 - Garate-Santa Barbara Arkamurka-basoan: bertan arkamurka-basoaren garrantzia nabarmenduko dugu.