Turismo Zarautzwww.turismozarautz.com
Gure gomendioa

HERRI KIROL ERAKUSTALDIAK ZARAUTZEN


Herri kirolak
abeltzaintza, nekazaritza, arrantza eta artisautza jardueretan oinarriturik Euskal Herrian industrializazioaren aurretiko garaietatik jokatu izan diren kirolak dira. Herri kirolen jatorria, izan ere, garai bateko lan jarduerak aisialdira bideratzea izan da. Abeltzain, nekazari, arrantzale nahiz artisauek ogibidez egin behar zituzten zenbait lan kirol bilakatu dira denborarekin, indartsuago, bizkorrago, trebeago... nor zen erakutsi nahian.

Z.K.E.ko Herri Kirolak sailaren eskutik erakustaldiak izango ditugu Zarautzen asteazkenero uztaila eta abuztuan zehar. 

- Lekua: Lege Zaharren enparantza

- Ordua: 19:30

- Egunak:
Uztailak 11,18 eta 25
Abuztuak 1, 8, 22 eta 29

- Modalitateak:
Harrijasotzaileak
Aizkolariak
Trontzalariak
Txinga
Junkura