Turismo Zarautzwww.turismozarautz.com

FAMILIENTZAKO HONDARTZA


Familiako hondartza

Familientzako hondartza

Joaquín Sorolla margolariak Bajo el toldo izeneko koadroan islatu zuen Zarauzko hondartza eta hantxe margoturik ageri dira pintorearen emaztea eta alaba. Herriaren egiazko ikur diren etxetxo itxurako toldoen inguruan, bainu-hartzaile ugarik familia giroan igarotzen ditu udako egunak, itsasoaz eta hondartzak eskaintzen dituen aisia-jarduerez (pala, voleyballa, surfa, bodyboarda,…) gozatuz.

Esparru horretan, tabernak eta jatetxeak dituztela, hainbat terraza daude, zirkulaziotik eta automobiletatik urrun aisiaz eta astialdiez gozatzeko aukera ematen dutenak.