Turismo Zarautzwww.turismozarautz.com
Gure gomendioa

EUSKAL ASTEA

Euskal asteaNondik datorren ez dakien herria galdua dago. Zorionez, Zarautzen ongi dakigu jakin nondik gatozen eta, bereziki, nora goazen. Ezagutzen ditugu geure sustraiak eta, baita nora heldu nahi dugun ere.

Euskara da euskaldun egiten gaituena. Hala dio esaerak eta hala uste dugu zarauztar askok. Euskara geure mundurako atea dela, euskara geure izaeraren ikurra dela. Gurasoek seme-alabei eta hauek hurrengoei helarazi diete belaunaldiz-belaunaldi, eta gaur eta hemen geure artean adierazteko modu ez ezik, geure herri eta jendearen nortasun adierazle da.

Irailaren 1etik 9ra ospatuko diren Euskal Jaiak zarauztarren bizitasunaren erakusgarri izatea nahi dugu. Horrela, Euskal Herriko kultur aberastasunaren hainbat adibide izango ditugu astean zehar eta Euskal Jai egunean festa erraldoi batekin itxiko dugu Turismo Sailetik prestaturiko egitarau oparoa.

Maialen Lujanbiok abestu bezala, euskaratik eta euskaraz bizitzea dugu helburu. Horregatik, jaiak, lagun zaharrekin egon, berriak egin edota maitemintzeko aukera ezin hobeak direla jakinik, lotura hauek euskaraz egiteko gonbitea luzatzen dizuegu.

Musika, dantza, bertso, antzerki eta karrozak geure izaera erakusteko aitzakia besterik ez dira. Eta hori ondo dakite, egun horretan Zarautza hurbildu eta parte hartuko duten guztiek. Ondo dakite, hizkuntza, euskara, dela herri honen bihotza.

Ez nuke agur hau, egitaraua egiten laguntzen duzuen elkarte, pertsona edota eragile guztiei eskerrak eman gabe amaitu nahi. Zuek gabe ezinezkoa litzateke zarauztarrentzat urteroko ezinbesteko zita eta atzerritarrentzat jai magikoa dena antolatzea.

Jantzi alkandora zuriak eta abarkak eta lotu euskarari eta euskaldunei.

Karmele Alberdi
Turismo zinegotzia

Informazio gehiago: klikatu hemen

 


Inprimatu  Inprimatu Bidali posta elektroniko bidez  Bidali posta elektroniko bidez

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

  • Euskadi Basque Country
  • Destinos Euskadi