Turismo Zarautzwww.turismozarautz.com
Gure gomendioa

ESPEZIALITATEAK

Espezialitateak

Espezialitateak

Kantauri Itsasoak bere fruituen artetik onena eskaintzen die kostaldeko herriei, eta produktu horiek ezin dira tokiko gastronomiatik banatu. Arraina eta itsaskia euskal sukaldeko espezialitate askoren ezinbesteko oinarri dira. Produktu horiek hainbat plater ospetsuren iturburu izan dira, adibidez "Legatza koxkera erara", "Txibiak tintan", "Txibiak Pelaio erara" (Zarauzko plater tipikoa) edo "Bakailaoa bizkaitar erara". Zarautz, kostaldeko herri turistiko peto-petoa, toki ezin hobea da itsasoko platerak dastatu ahal izateko.

Zarautzek baratzeko barazkiak lantzeko klima eta baldintza egokiak ditu, eta bertako produktuen kalitatea edozein merkatutan egiazta daiteke. Esnea eta esnekiak tradizio handikoak dira halaber, aipagarriak izanik gazta eta gatzatua edo mamia, euskal produktu tipikoa. Inguruko mendietan hazitako larreetako txekorren, esne-bildotsen edo baserriko oilaskoen haragiak, lurretik sortutako dieta osatzen du.


Inprimatu  Inprimatu Bidali posta elektroniko bidez  Bidali posta elektroniko bidez

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

  • Euskadi Basque Country
  • Destinos Euskadi