Turismo Zarautzwww.turismozarautz.com
Gure gomendioa

EROSKETAK

Erosketak

Hondartzaren mendebaldean kokaturik, Zarauzko hirigunea herriko merkataritzaren epizentroa da, kalitatea eta hurbiltasuna eskaintzen dituzten denda espezializatuen eremua. Halaxe erakusten du janarietan, arropetan, kiroletan, oinetakoetan, dekorazioan, artisautzan nahiz teknologian eskaintza erakargarri eta oparoen bila dabiltzan pertsonen joan-etorri etengabeak.

Nahitaezkoa da artisautza feria eta ohiko merkatua bisitatzea; azken horretan, produktu freskoenak eta garaian garaikoak aukeratu ahal izango dituzu. Hortxe ezagutuko dituzu gure sukaldaritzako sekreturik ezkutukoenetako bat –Orioko, Getariako eta Zumaiako portuetatik ekarritako arrainen kalitatea eta ugaritasuna– eta bertako fruta eta barazki onenak.

Zarauzko Dendarien Elkartea, Murkil, arduratzen da herriko merkataritza dinamizatzeaz. Elkartearen ekimenek eta eskaintza erakargarriek eta zarauztarren adeitasunak bisitari ugari erakartzen dituzte herriko dendetara.


Inprimatu  Inprimatu Bidali posta elektroniko bidez  Bidali posta elektroniko bidez

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

  • Euskadi Basque Country
  • Destinos Euskadi