Turismo Zarautzwww.turismozarautz.com
Gure gomendioa

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK

Herriko 8 ibilaldi kulturalen inguruko aplikazioa.
APPak diseinu erraza du eta  herriko altxorrekin gozatzeko aukera eskainiko du.

Zarauzko Udalak herriko zortzi ibilbide kultural ezagutzera ematen dituen APPa aurkeztu du.  Udalak 2015ean onartu zuen Zarauzko Kultur Ondarearen Plana lau urtetan garatzeko. Aurrera eraman zuten lehenengo pausoa kultur ondarearen inguruan zegoen katalogoa eguneratzea izan zen. Ondoren, Zarauzko ondare hori zortzi ibilbidetan garatu zuten. Zarauzko Kulturlan Bi enpresak egin zuen lan hori eta orain informazio hori guztia aplikazio batean jasotzea erabaki du Udalak. Aplikazioa Zarauzko ANER enpresako kideek diseinatu du era atsegin praktikoan.

Esan bezala zortzi ibilbide jasotzen ditu aplikazioak:

·         Lehenak, Zarauzko monumentu multzoan murgiltzen gaitu.

·         Bigarrenak, berriz, XIX. mendeko eraikin monumentalak bisitatzeko aukera eskaintzen du.

·     Hirugarrenak, inguruko parkeen inguruko informazioa jasotzen du, Vista Alegrekoa edo Santa Barbarakoa, kasu, bertako baserri eta ermitak ere aipatuz.

·       Talaimendiko baserri eta baselizak ikusiko ditu laugarrena aukeratzen duenak

·     Bosgarrenak, aldiz, Donejakue bidea egiteko aukera eskainiko du, Oriotik etorrita Talaimendi inguruko ermitak eta baita San Pelaio ingurutik Santa Maria la Real parrokira daudenak bisitatuz.

·    Padura eta duna inguruko elementuak ezagutuko dituzte seigarren ibilbidea aukeratzen dutenek. Gainera, Mollarriko zama-tokiaren historia ere jaso dute ibilbide honetan.

·      Zazpigarrengoak eta zortzigarrengoak herrian zehar dauden eskulturak bisitatzeko aukera ematen dute. Lehenak itsas pasealekuan eta Getaria bidean dauden obrak erakusten ditu eta bigarrenak, berriz, San Pelaio auzoko eta Aritzbatalde udal kiroldegi ingurukoak.

Bakoitzak bere kasa egiteko ibilbide ederrak dira. Edukia proiektu honetarako aurten bertan eguneratu da eta argazki berriak sartu dira.

Lau hizkuntzatan dago aplikazioa, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Edozein ibilbidetan sartuta Google Maps zerbitzuko mapa kargatzen da, katalogoarekin eta ibilbide bakoitzaren laburpenarekin batera argazkiak eta azalpen guztiak ikusten dira.

                    

Internet gabe ere bai

Aplikazio berri hau Internet gabe ere erabiltzeko aukera izango da. Honela, ibilbide batean sartzean, Google Maps zerbitzukoa agertu beharrean, argazki itxura duen mapa bat agertuko zaie erabiltzaileei. Bertan puntuak azalduko dira, azalpenarekin batera. Kanpotarrek asko eskertuko dute aukera hau eskaintzea, askotan ez baitute Internet izaten mugikorrean. APPak geolokalizazioa ere badu. Horrekin, ondokoa lortzen da: puntu batetik gertu zaudenean abisua jasotzea.


Play Store / App Store: Itinerarios Zarautz

 


Inprimatu  Inprimatu Bidali posta elektroniko bidez  Bidali posta elektroniko bidez

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

  • Euskadi Basque Country
  • Destinos Euskadi